CAT Tresnak

Gure Ordenagailu bidez lagundutako itzulpen tresnak (CAT) Tools direlakoak, MemoQ eta Across dira. MemoQ eta Across tresnen zerbitzari bertsioak ditugu eta Plunet, gure proiektuen kudeaketa sistemarekin guztiz automatizatuta funtzionatzen dute.

Gainera, Across v6 ziurtagiria lortu dugu, Across-eko proiektuen kudeaketa, terminologia, sistemen administrazioa eta itzulpen moduluen ikastaroak arrakastaz gauzatu ondoren Across Systems GmbH-k Alemanian duen bulego nagusian, 2015eko apirilean.

Horiez gain, ia CAT Tresna guztiekin lan egiten dugu, hala nola, SDL Trados, Star Transit, RC Wintrans, Passolo, Microsoft Helium, Microsoft Localization Studio, etab. Ateratzen diren neurrian hasten gara CAT Tresna berriak erabiltzen.

Proiektuak Kudeatzeko Sistema

Gure proiektuak Plunet bidez kudeatzen ditugu, edozein ekoizpen eta enpresa prozesu planifikatzeko, kudeatzeko eta kontrolatzeko bateratutako plataforma. Sistema hau gure beharretara eta lan-fluxuetara egokitu dugu automatizazio eta malgutasun handiena lortzeko helburuarekin. Sistema honi esker kotizazioen, eskaeren, fakturen eta lan-fluxuaren kontrol bikaina izan dezakegu.

Terminologia Kudeatzeko Sistema

Terminologiaren kudeaketa da itzulpen koherenteak entregatzeko gakoa. Gure CAT Tresna nagusia MemoQ da, integratutako terminologia kudeaketa sistema bikaina baitu. Terminologia zerrendak sortzen ditugu gure proiektuentzat eta gure sisteman kargatzen ditugu itzultzaileek proiektu osoa modu koherentean itzul dezaten.