Itzulpen Teknikoak

Zehaztasuna eta terminologia zuzena dira makineria astunaren munduan eta ekoizpenaren sektorean komunikatzeko funtsezko elementuak. Itzultzaile guztiek eskarmentu handia dute espezializatuta dauden arloetan, oso ongi ezagutzen dute terminologia eta mezua argi eta garbi adierazten duen hizkuntza erabiltzen dute, jatorrizko zentzua galtzeko arriskurik gabe. Nazioarteko enpresa teknologiko garrantzitsuenek Urban aukeratzen dute beren itzulpen beharrei erantzuteko. Enpresa horien guztien artean aipatzekoak dira Vestas Wind Systems, LG Electronics, Acciona Wind Power, Bosch, Tecnicas Reunidas, Abbott eta AVL GMBH.

Itzulpen Medikuak

Industrian esperientzia edukitzea ezinbesteko baldintza da medikuntzaren arloko itzulpenak egiteko orduan. Itzulpen medikuetan dugun esperientzia zabalari esker aparatu medikuen inguruan eta esparru farmazeutikoan lan egiten duten nazioarteko enpresa ugarik Urban-engan ezarri dute beren konfiantza osoa turkieraz gain hainbat hizkuntzetara itzultzeko beren proiektuak.  Hauek dira enpresa aipagarrienetako batzuk: Abbott, Siemens, Boehringer Ingelheim, Bayer, GlaxoSmithKline, Fresenius, Aurobindo, Daichi-Sankyo, Celgene eta Genzyme.

Erabiltzailearen eskuliburuak, eskuliburu teknikoak, instalazio-eskuliburuak, segurtasun eta prestakuntza bideoak, segurtasun txostenak, erabilera-txostenak, entsegu klinikoen dokumentuak eta protokoloa, webguneak, marketinerako materiala, etiketak, bilgarriak eta gailu medikuetarako eta askoz ere gehiago itzultzen dugu enpresa farmazeutikoentzat eta enpresa bio-teknikoentzat

Automobilgintza Itzulpena

Urban Translation Services-ek eskarmentu handia du automobilgintzako itzulpen zerbitzuetan, bere itzulpen teknikoen esparruaren barruan. Jabearen eskuliburuak, tailerreko eskuliburuak, marketinerako materiala eta automobilgintzako eta makineria astunaren alorreko enpresa handientzako era guztietako dokumentuak ere, hala nola, Volvo, Atlas Copco, Scania, Caterpillar, Opel, Seat, Mitsubishi, Temsa eta Otokar.

Itzulpen Juridikoa

Gure itzulpen juridikoen sailean tituludun itzultzaileak eta proiektu kudeatzaileak daude eta nazioarteko kasuak eramaten dituzten Turkiako eta Espainiako abokatu-langela garrantzitsuenetarako lan egiten dute. Mehmet Gun&Co, Altalex and ELIG Attorneys at Law bezalako enpresei eskaintzen dizkiegu itzulpen zerbitzuak hainbat hizkuntzetara, hala nola, ingelesa, turkiera, gaztelania, katalana eta alderantziz.

Itzulpen Finantzarioa

Gure itzulpen finantzarioaren departamentuak finantzen sektoreko enpresa garrantzitsuen proiektuak kudeatzen ditu. Arlo desberdinetako itzulpenak egiten ditugu, adibidez, kontabilitatea, banku komertziala, aktiboen kudeaketa, kontsumitzaileentzako bankua, inbertsioen bankua, aseguruak, hipotekak, maileguak eta balioak, ondasun higiezinak, etab. Akbank eta Kuveyt Turk Bank bankuek hautatu duten itzulpen agentzia gara baita ere.

Patenteen Itzulpena

Urban Turkiako patenteen itzulpenen hornitzaile nagusia da. Patenteen eta kalitatea kontrolatzeko sistemen itzulpenean dugun zehaztasun teknikoak eta esperientzia zabalak kalitate ezin hobearekin itzultzea ahalbidetzen digu enpresen eta abokatu-langelen patenteen dokumentuak. Arçelik, patente sortzaile garrantzitsuenak Urban hautatu du bere itzulpen proiektuak gauzatzeko. Mehmet Gun&Co, Turkiako abokatu-langela ezagunenetakoak ere Urban hautatu du bere patenteak itzultzeko.

Zinpeko Itzulpenak

Jarri Istanbulen edo Bartzelonan ditugun bulegoekin harremanetan Turkian edo Espainian zinpeko itzulpen zerbitzurik behar izanez gero. 30 hizkuntzetara eta alderantziz itzultzeko gai diren Turkiako zein Espainiako itzultzaileei esker, enpresa bat sortzeko orduan, bankuan kontu bat irekitzeko edo prozedura judizial bat hasteko dokumentu ofizialak itzultzea behar dituzten enpresekin lan egiten dugu. Zinpeko dokumentuak prestatzen eta itzultzen ditugu, notarioak berretsita edo apostillarekin.