A PHP Error was encountered

Severity: Notice

Message: Only variable references should be returned by reference

Filename: core/Common.php

Line Number: 257

Kasu praktikoak | Urban Translation Services

Globalizazioa

Arcelik   

Enpresa sortu genuenetik itzulpen proiektuak 30 hizkuntza baino gehiagotara gauzatu ditugu, ingelesetik, hizkuntza zerbitzuen hornitzaile bakarra garen, Arçelik ekoizlearen enpresa desberdinentzat (Beko, Blomberg, Grundig). Prozesu honetan erabiltzaileen eskuliburuak prestatu ditugu linea zuriko etxetresna elektriko milaka modelo desberdinetarako ingelesez eta ondoren Europako eta Asiako hizkuntza desberdinetara itzuli ditugu, kalitate handienarekin eta inprimatzeko prest itzuli ditugu.

 

2013 erdialdean, azterketa zail bat gainditu ondoren, National Geographic-eko artikuluak gazteleratik errusierara itzultzeko hizkuntza zerbitzu hornitzaile onena hautatu gintuzten Espainiako 15 agentzien artetik. Beraz, National Geographic aldizkariaren edizio errusiarrerako zerbitzuak eskaintzen ditugu.

 

Otokar Turkiako automobilgintza sektoreko ekoizle garrantzitsuenetakoa da eta 1963tik, bere bezeroen beharrak asetzen ditu bere gama komertzial eta militarrarekin. Oktokar-ek Urban Translation Services-engan ezarri zuen bere konfiantza 2012ko azken hiru hilekoan. Ordutik beraien dokumentu tekniko eta komertzialak itzuli ditugu Europako hizkuntza nagusienetara (www.nationalgeographic.com).

 

Turkiako Presidentziaren Ministerioko Inbertsioaren Sustapen eta Laguntza Agentziak 2012an 10 hizkuntzatara itzultzeko zerbitzuak emateko egin zuen deialdian, kalitate baldintzak bete zituen enpresa bakarra izan ginean. Egunero agentziaren prentsa oharrak eta beste dokumentu batzuk itzultzen ditugu ingelesetik 10 hizkuntza desberdinetara. Halaber, 2013an berriro ere irten ginen garaile deitu zuten lehiaketan eta gure zerbitzuak eskaintzen jarraitzen dizkiegu.

 

Gure harreman profesionala 2012an hasi zen karel.com.tr webgunea itzuli genuenean ingelesera eta ondoren frantsesera eta turkierara. Orain Karel komunikazio eta segurtasun sistemen softwarea eta dokumentazioa itzultzen jarraitzen dugu hainbat hizkuntzatara.

 

Itzulpen Medikuak

 

2007ko urtarrilean Abbott enpresa mediku ezagunaren analizatzaileetan erabiltzen diren produktuen erabileraren inguruko 2 milioi hitz itzuli genituen inprimatzeko 20 egunetan. Proiektu honi esker Abott-ek, Turkiakoaz gain, Alemanian duten bulego nagusiarekin elkarlanean hastea ahalbidetu zigun. Proiektu jakin batzuetan Abbott-ek Europako hainbat hizkuntzatara itzultzeko dituen beharrei ere erantzuten diegu.

 

Bayern-en hornitzaile nagusi izaten hasi ginen 2012an, beraientzako lan egiten genuen 2007tik. Hornitzaile nagusia izanik, konpainiaren erregistro-dokumentu ugari itzuli ditugu.

 

Johnson&Johnson enpresarentzako proiektu handi ugari egin ditugu, fitxategiak, artikuluak, webguneak, etab. itzuli ditugu beraientzat. Enpresako departamentu askok gurekin lan egiten dute normalean.

 

Boehringer Ingelheim-en itzulpenetarako hornitzaile bakarra gara 2007tik. Milaka orri itzuli ditugu konpainiarentzat ingelesetik eta alemanetik turkierara.

 

Automobilgintza

2006tik aurrera erabiltzailearen eskuliburuak, operadorearen eskuliburuak, tailerretako eskuliburuak eta marketin material ugari itzultzen dugu Volvo Cars eta Volvo Heavy Duty Machines enpresentzako. Baita Caterpillar eraikuntza makina pisutsuentzat eta Scania Trucks enpresentzako.

 

Ingelesetik turkierara, alemanera, italierara, frantsesera eta nederlanderara itzultzen ditugu gidariaren eskuliburuak eta Temsa Global enpresak ekoiztutako autobusen dokumentazio teknikoa. 2011n hasi ginen beraiekin lanean ebaluaketa eta aukeraketa prozesu gogor baten ondoren.

 

Softwarearen Lokalizazioa

Munduko software ekoizle garrantzitsuena den Neusoft-ek gurekin lan egitea erabaki zuen 2012an, aurre ebaluaketa prozesu luze baten ondorean. Enpresaren softwarea lokalizatzen dugu turkierara, alemanera, frantsesera, italierara eta gaztelerara.

 

Computer Associates enpresak milioi 1 hitzetako lokalizazio proiektua gauzatzeko aukeratu gaitu. Proiektua oso epe laburrean egiteko gai izan gara: 3 hile besterik ez. Computer Associates konpainiarentzako modu erregularrean lan egiten dugu. 

 

Kontsumorako elektronika

Bosch enpresa alemaniar ezagunak 2011an hautatu gintuen bere tresna elektriko eta elektronikoen dokumentazioa itzultzeko zerbitzuen hornitzaile gisa. 2012an automobilgintzako sektore laguntzailean lanean hasi ginen enpresa berdinaren komunikazio dokumentuak itzultzen; Eta 2013an etxetresna elektrikoen linea zuriko departamenduak ere gure eskuetan jarri zituen bere hizkuntza beharrak.

 

LG Electronics enpresak 2011n Turkian hedatu zen eta Urban aukeratu zuen bere itzulpen proiektuak turkierara itzultzeko. Linea zuriko etxetresna elektrikoen, aire girotuaren gailuen... erabiltzailearen esku-liburuez gain beren homologazio ziurtagiriak ere itzultzeaz arduratzen gara.

 

Sektore Finantzarioa

Dexia Asset Management enpresak aukeratu gintuen bere itzulpen finantzarioak frantsesetik eta ingelesetik turkierara itzultzeko 2007an.  400.000 hitz baino gehiago itzuli dizkiegu  Dexia Asset Management hiru urtetan. 

 

Gure Itzulpen departamentu Finantzarioan finantzei buruzko hizkuntza bikain menperatzen duten itzultzaileek eta editoreek osatzen dute eta Turkiako banku nagusietako itzulpen proiektuak eramaten dituzte, hala nola, Eurobank Tekfen, Akbank eta Kuveyt Türk Katılım Bankası.

 

Energia

2008an Vestas, energia eolikoan lan egiten duen enpresa nagusienetako baten Turkiako bulegorako lanean hasi ginen. Gure lanak 2012raino luzatu ziren eta konpainiak Espainian duen bulegoarekin hitzarmen ba sinatu ondoren turkierara itzuli behar dituzten proiektuak kudeatzen hasi gara aipatutako bulego horren bidez.

 

Acciona-rekin Turkian inplementatzeko ikerketa fasean zehar 2010ean, sinatu genuen lankidetza harremana hobetuz doa egunetik egunera. Konpainia sortzeko beharrezko dokumentu legal guztiez gain, dokumentazio teknikoaren gaineko txosten desberdinak itzuli genituen turkierara.

 

2013 urte hasieran Espainiak Tecnicas Reunidas petrolio eta gas sektoreko ingeniaritza eta eraikuntza enpresa liderrarekin lanean hasi ginen. Europako petrolio eta gas fabrika industrialen diseinu eta eraikuntza enpresa nagusietako bat da eta munduko findegi nagusienetako bat ere bai. Itzulpen proiektu tekniko eta legalak egiten ditugu (milioi 1 hitz inguru) hizkuntza konbinazio desberdinetan eta software desberdinak erabiliz, AutoCAD, adibidez.