A PHP Error was encountered

Severity: Notice

Message: Only variable references should be returned by reference

Filename: core/Common.php

Line Number: 257

Our Memberships | Urban Translation Services

Tekom European Association for Technical Communication

TEKOM (European Association for Technical Communication), Komunikazio Teknikorako Europako Elkartea, komunikazio teknikoa eta informazioaren garapena sustatzen duen Europako elkarte handiena da. Ia 6.000 kide ditu Europako hainbat herrialdetan, sektore ekonomiko guztietan. Elkarte honen helburu nagusia komunikazioarekin eta dokumentazio teknikoekin lotutako interes profesional eta enpresarial guztiak sustatzea da. Horien artean, idazle teknikoak, ilustratzaile teknikoak edo itzultzaile teknikoak, produktuen edo marketin zuzendariak daude.

American Translators Association

ATA (American Translators Association); freelance moduan aritzen diren itzultzaileei laguntza eskaintzeko eta idatzizko zein ahozko itzulpenak sustatzeko erakunde profesionala da.  90 herrialde desberdinetako 10.000 kide baino gehiago daude, hala nola, irakasleak, proiektu kudeatzaileak, webguneak eta softwarea garatzen dutenak, itzulpen enpresen jabeak, ospitaleak, unibertsitateak eta estatuko erakundeak.

Deutsch – Türkische Industrie – und Handelskammer

AHK Turkiak Alemaniako eta Turkiako sektore komertzialetako 600 kide ditu eta bi herrialdeen arteko harreman komertzialak sustatzen ditu. Bere jarduerak, bere izen ofizialarekin egiten ditu “Merkataritza eta Industria Ganbera Alemaniar-Turkiarra" Erakundeak bi herrialdeetako ordezkari komertzialei harremanak edukitzen laguntzen die, baita bi alderdien interesak babesten ere. AHK Turkiak enpresei laguntzeko zerbitzu ugari ere eskaintzen ditu, merkatu alemaniarrean eta turkiarrean sartzeko lana garatzen laguntzeko eta merkatu horietan arrakasta izateko.