Urban Translation Services 2006an sortu zen eta Turkiako itzulpen nagusietako bat bihurtu da. Zure hizkuntza beharrak asetzeko etengabe lan egiten dugu.

2010eko azaroan bulego berri bat ireki genuen Bartzelonan, eskaintzen ditugun hizkuntza konbinazioak hedatzea ahalbidetzen digun itzulpen zerbitzu hizkuntza anitzak garatzeko helburuarekin.

Istanbulgo eta Bartzelonako bulegoetan 35 langile inguru dauzkagu lanean. Bereziki, turkiarra, grekoa, arabiera, pertsiera eta hizkuntza turkiarrak, gaztelera, katalana, galiziera eta euskara sustatzen ditu. Gure proiektuen kudeatzaileak arabieraz, katalanez, ingelesez, frantsesez, galizieraz, alemanez, italieraz, gazteleraz eta turkieraz komunika daitezke zurekin.

Freelance gisa lan egiten duten 200 itzultzaile jator baino gehiagok osatzen duten itzultzaile sarea dugu. Sare honekin, goi mailako kalitatea duten itzulpenak eskain ditzakegu ingelesetik, frantsesetiketaalemanetikhizkuntza guztietara.

Gure Autoedizio departamentuak hizkuntza guztietarako autoedizio software ia guztiekin lan egiten du Macintosh zein PC plataformetarako.

Gure kalitate mailaren froga onena Turkiako enpresa ezagun gehienek gu hautatu gaituztela da. Gainera Europako eta Ipar Amerikako teknologiaren eta medikuntzaren alorreko enpresek ere gu hautatu gaituzte turkierara eta gure eskualdeko beste hizkuntza batzuetara dituzten hizkuntza beharrei erantzuteko, Urbani izaera globala emanez.

Urban Translation Services itzulpen teknikoetan, medikuntzaren alorrekoan, itzulpen legaletan eta softwarearen lokalizazioan espezializatua dago. Gure departamentuak espezialitate eremuen arabera eratuta daude eta bertan prestakuntza akademiko eta teknologiko egokia duten proiektuen kudeatzaileek, itzultzaileek eta editoreek lan egiten dute.